XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina nahiago nikek beste horrelako bat gertatzea. Aurkituko nikek nunbaiten, bai eta gau guzia beraren ondoren igaro beharko banuke ere. Atso zahar hori, tximetatik arrastaka etxeratuko nikek.

MARTIN - Horrelako zerbait gertatzean, beldur gabe deitu. Lagunduko diat.

BAUTISTA - Sorginkeriekin gehiegi sinisten ez banuen egun horretara bitartean, orain esaten dituzten guztiak egiak ez ote diren izango pentsatzen hasia nauk... Goiko zelaiaren ertzean zen emakumearen algarak, zer dela eta bestela? Urduri nauk benetan eta gaueko zarata txikienak ere loa galduarazten zidak.

MARTIN - Urkiola aldean bizi garen guztiok bilduta bada ere, harrapatu behar dizkiagu horregatik inguruan diren horiek. Hemengo zulo guztiak ezagutzen dizkiagu eta horiek eskuratzea ez duk izango beste munduko gauza. Delako Zukatz gizaseme hori eta Xukelai atso zahar hori gure eskuetan izatean jakingo diagu garbi nondik eta zertarako etorriak diren. Eta baita ere, lagun gehiago dituzten alderdi honetan.

BAUTISTA - Galderak egiten pasatu denbora? Bazter guztiak astoratzen direnei, galderak egin? (Zutituaz). Ez horixe! Jo aitzurrarekin eta kito! Zer arrano gero?

MARTIN - Ezer jakin aurrez ez zegok hori egiterik.